Berriak

Zorionak eta Urteberri on!

2012/12/21

Aranzadi Berriak

Ametsen edertasunean sinisten dutenena da etorkizuna.

Prehistoriari buruzko material didaktikoa eta erreplikak eskaintzen dira

2012/12/19

Arkeologia Berriak

Prehistoriako departamenduak tresna prehistorikoen erreplikak eskaintzen ditu, bai eta prehistoriari buruzko ikastaro, praktika edo tailerrentzako baliagarriak diren materialak ere. Erreplika hauek material didaktiko gisa erabiltzeak ikasleentzat zailak diren alderdi tekno-tipologikoak hobeto ulertzeko balio dute. Gainera, tresna originalak erabiltzeak dituen arriskuak alde batera utzita, ikasleek behaketaren bidez kontzeptu berriak bereganatzeko aukera dute.

2013ko Etnobotanika ikastaroak bertan behera utzi dira

2012/12/17

Berriak Etnografia

2013. urte honetan Dani Pérezek zuzentzen dituen Etnobotanikako ikastaroak bertan behera utzi dira, oso jende gutxik izena eman duelako. Ikastaroan lehen apuntatu diren guztiek, deitu mesedez Aranzadi Zientzia Elkartera (943466142).

Motondo paduraren berreskurapen proiektua

2012/12/14

Aranzadi Berriak

Aranzadik Orioko Motondo paduraren berreskuratzen proiektua aurkeztu du. Proiektu hau Orioko Udalaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate zuzendaritzaren laguntzarekin, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide diren biologo, geologo, ingeniari eta arkitekoek osaturiko jakintza-alor anitzeko taldeak idazten du. Berreskurapena 2013.urtean hasiko da eta Gipuzkoa mailan egin den padura berreskuratzen lanik garrantzitsuena izango da.

Urdaibai Bird Center-ek hegazti urtarren behaketarako hastapen ikastaroa antolatu du

2012/12/11

Berriak Ornitologia

Abenduaren hiru asteburutan zehar Urdaibai Bird Center-ek, hegazti urtarren behaketarako hastapen ikastaro bat antolatuko du. Ikastaroa, 14 urtetik gorakoentzako eta hegaztiei buruzko ezagutza-maila baxua daukan jendearentzako egokituta egongo da. Urdaibai Bird Center-eko instalazioetan (Gautegiz Arteaga) burutuko da, hilaren azken hiru larunbatetan (abenduak 15, 22 eta 29). 2 ordu t’erdiko klaseak izango dira, goizez.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net