Aranzadi

Motondoko paduran ibilaldi gidatua

2012/12/22

Oriako itsasadarra euskal kostan aurki daitekeen padura multzorik garrantzitsuenetakoa da, biodibertsitatearen erabilera iraunkorra eta kontserbazioa sustatzeko funtsezko ekosistema baita. Motondo padurak degradazio handia pairatu du azken urteotan eta horregatik berreskuratu egingo da, Oriako itsasadarraren balio-jartzea gailenduz. Ibilaldi gidatu hau Motondo paduraren berreskuratze prozesuaren nondik norakoak azaltzen dituen jardunaldian egingo da.

Zorionak eta Urteberri on!

2012/12/21

Ametsen edertasunean sinisten dutenena da etorkizuna.

Motondo paduraren berreskurapen proiektua

2012/12/14

Aranzadik Orioko Motondo paduraren berreskuratzen proiektua aurkeztu du. Proiektu hau Orioko Udalaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate zuzendaritzaren laguntzarekin, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide diren biologo, geologo, ingeniari eta arkitekoek osaturiko jakintza-alor anitzeko taldeak idazten du. Berreskurapena 2013.urtean hasiko da eta Gipuzkoa mailan egin den padura berreskuratzen lanik garrantzitsuena izango da.

Hitzaldia: El valor de los humedales. El ejemplo de Doñana.

2012/12/14

Oriako itsasadarra euskal kostan aurki daitekeen padura multzorik garrantzitsuenetakoa da, biodibertsitatearen erabilera iraunkorra eta kontserbazioa sustatzeko funtsezko ekosistema baita. Motondo padurak degradazio handia pairatu du azken urteotan eta horregatik berreskuratu egingo da, Oriako itsasadarraren balio-jartzea gailenduz. Hitzaldi hau Motondo paduraren berreskuratze prozesuaren nondik norakoak azaltzen dituen jardunaldian egingo da.

Motondoko padura berreskuratzeko egitasmoaren aurkezpena

2012/12/13

Oriako itsasadarra euskal kostan aurki daitekeen padura multzorik garrantzitsuenetakoa da, biodibertsitatearen erabilera iraunkorra eta kontserbazioa sustatzeko funtsezko ekosistema baita. Motondo padurak degradazio handia pairatu du azken urteotan eta horregatik berreskuratu egingo da, Oriako itsasadarraren balio-jartzea gailenduz. Hitzaldi hau Motondo paduraren berreskuratze prozesuaren nondik norakoak azaltzen dituen jardunaldian egingo da.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net