Aranzadi

Zorionak eta urteberri on!

2017/12/22

“Etorkizunaren profeta onena da iragana”

Diktaduraren biktimek eta haien senitartekoek jaso dute aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina

2017/12/16

Gipuzkoako Urrezko Domina eskaini zien atzo Markel Olano diputatu nagusiak diktaduraren atzaparkadak jasan zituztenei: 1936ko Estatu Kolpean, ondorengo gerran eta diktadura garaian hildako pertsonak, espetxeratu zituztenak, erbestea edo konfinamendua jasan zutenak, errepresio sozio-ekonomikoa jasan zutenak, eta beren eskubide sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalak zapalduak izan zituztenak.

Aranzadik zientzia tailerrak egingo ditu umeentzat zuzenduak

2017/11/22

Tailer hauek Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan egingo dira eguberriko oporretan zehar, abenduaren 26tik 29ra. Goizeko 9:30etatik 13:30ak arte egingo dira eta 8-12 urteko umeentzat zuzenduta daude.

Euskal Kultura Ondarearen lege berriari ekarpenak

2017/10/25

Eusko Jaurlaritzako Kultura Batzordeak Euskal Kultura Ondarearen legearen berrikuspenean dihardu, eta horren ildoan Aranzadi Zientzia Elkartearen agerpena eskatu zuen honen inguruko hausnarketa eta ekarpenak jasotzeko.

Aranzadiren egoitzan egongo da Donostiako memoria historikoaren bulegoa

2017/10/19

Donostiako Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, Oroimen Historikoaren Bulegoa sortu du. Herritarrek, doan, Donostian 1936tik 1945era errepresaliatutako senitartekoen edo pertsonen datuak eskatu ahal izango dituzte, bai eta horri buruzko informazioa eman ere.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net