Europako herrialde ezberdineko 255 ikasle eta 9 irakasle SEM@S proiektuan

2012/09/24

Aranzadik zuzentzen duen SEM@S proiektuko 6 entitate ezberdin bildu ziren irailaren 14 eta 15ean Kranjen (Eslovenia) eta eskola ezberdinetan egin den proiektu pilotoei buruz hitz egin eta ezperientziak partekatu zituzten.

255 ikasle eta 9 irakaslek hartu zuten parte proiektu honetan ( Euskadi, Italia, Noruega, Polonia, Eslovenia eta Erresuma Batua) erabili duten metodologia oso eraginkorra izan dela aurreratu dute, batez ere pentsamendu kritikoaren alorrean, ahozko komunikazioan, erabakiak hartu behar zirenean eta lan taldean. Ikasleek motibazio handiz izan dute eta oso modu positiboan baloratu dute lana, bai hartutako ikuspuntuarengatik eta baita antolatu diren ekitaldiengatik.  Bestalde, irakasleek hauen ikasleen motibazioa nabarmendu dute bereziki.

Proiektuaren emaitzak Donostian aurkeztuko dira azaroaren 16an, Aranzadik antolatuko duen ekitaldi publiko batean, Ikastolen Elkartearekin elkarlanean. Bertan proiektuaren 5 entitate ezberdin hartuko dute parte Eslovenia eta Poloniako irakasle batzuekin batera. Europako Historia irakasleen Elkartea ere egongo da bertan.

Laster, aurkezpenari buruz informazio gehiago eta ikasleen lanak argitaratuko dira www.memoriesatschool.eu

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net