Aranzadi UrbanZientziarekin

2017/05/16

Olatu Talka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da eta aurreko urteetan bezala, jende asko inplikatzea espero du. Tresna ezin hobea bilakatu da ehundura soziala sortzeko, oinarriko kulturaren jarduerak bultzatzeko eta ikustarazteko. Gizarte parte-hartzaileago bat sustatzea da xedea, eta halaber, herritarren parte-hartzea aktiboagoa, arduratsuagoa eta sortzaileagoa izatea.

Zientzia kalera ateratzeko ekimena da Urbanzientzia, aurten ere Katalunia plazan egingo da, eta gainera, ezaugarri bereizi bat izango du: Aranzadi Zientzia Elkartearen 70. urteurrena.

Horretarako, Aranzaditik ekitaldi hauek antolatu ditugu:

Maiatzak 20

Zurriola hondartzan:

10:00 – 14:00 Arkeologia tailerra: elefante baten hezurdura Zurriola hondartzan lurperatuko da, parte hartuko duten umeek, elefantearen hezurdura berriro muntatzeko aukera izango dute.

Katalunia Plazan:

11:00 Narrasti erakusketa eta tailer familiarra: “ Suge eta sugegorriak ospe txarraren biktimak”

14:00 Nymphalur: “Mariposario acuapónico”

16:00 Botanika tailerra: “Kantauriko dunak zaintzen”. Arcos Life proiektuaren barruan sartzen da.

16:30 Entomologia tailerra: “Gure auzoko armiarmak eta bestelako izakiak“

20:30 – 21:30 Astronomia tailerra

22:00 – 24:00 Behaketa astronomikoa

 

Beste ekitaldiak:

Maiatzak 19

Katalunia Plazan:

18:00 Geoparkea: Zientzialariek eta kultur sortzaileek bat egingo dute datorren maiatzaren 19an, ostiralez, Geo-Talks izeneko ekimen artistiko-zientifikoan Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkearen eskutik, Donostiako Olatu Talka jaialdiaren baitan.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net