Aranzadik Eguberriko zientzia tailerrak egingo ditu umeentzat zuzenduak

2018/12/10

Tailer hauek Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan egingo dira aste santuko oporretan zehar, abenduaren 24 tik 28ra. Goizeko 9:30etatik 13:30ak arte egingo dira eta 8-12 urteko umeentzat zuzenduta daude.

Ekintza hauetan parte hartzen duten umeak zientzialari, biologo eta astronomo bihurtuko dira.

Tailer hauek zientziara gerturatu, kontzeptu eta fenomeno zientifikoen ulermena sustatu eta gazteen  jakin-mina eta interes zientifikoa bultzatzea dute helburu.

Horretarako diziplina anitzeko zenbait ekintza prestatu dira:

Biologia eta natura ardatz izango duten bi tailer:

Gure inguruan bizi diren animalien ezagutza handitzea dute helburu. Zehazki hegazti, anfibio eta narrastiena. Guregandik hurbil bizi diren hegazti espezieak ezagutzeko aukera izango dute eta hauen dinamika eta habitat ezberdinak ikusiko dituzte.

Natura eta biologia ardatz duen beste tailerra anfibio eta narrastiak izango ditu protagonista. Oso gutxi ezagutzen ditugun animalia hauek gugandik hurbil bizi dira eta tailer honetan parte hartzen duten umeek gertutik ikusi eta ukitu ahal izango dituzte, irteera bat egin behar delako.

Astronomia ardatz izango duen bi tailer :

Donostiatik ikusgai dauden izar eta konstelazioak ikusi eta irakurtzeko aukera egongo da, jolas ezberdinak erabiliaz.

Interesa duten familiek nahi duten tailerrean parte hartu dezakete. Tailer bakoitzeko prezioa 15 eurokoa da familiako kideren bat Aranzadiko bazkide direnentzat eta familia ugarientzako. Eta 20 euro bazkide ez direnentzat. Tailer guztietan parte hartu nahi duenak prezioa 55 eurokoa da bazkideentzat eta 75 ez bazkideentzat.

Izena emateko esteka honetan egin. Edo Aranzadi Zientzia Elkartera deitu behar da 9:00etatik 14:00etara 943 466142. Izena emateko epea abenduaren 20 arte dago irekita.

INFORMAZIOA DESKARGATU

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net