Bihotz Berdeak programaren bigarren edizioa abian da

2021/09/27

Bihotz Berdeak hasi da. Programa honetan parte hartuko duten gazteei zuzendutako aurkezpena egin da Kutxa Ekogunean.

40 Bihotz Berdeak, 12 eta 16 urte artean, izango dira proiektu honetan parte hartuko dutenak eta horretarako froga batzuk pasa behar izan dituzte. Beraz, urriatik maiatzera arte, hilero behin, Gipuzkoa osoan zehar, biodibertsitatearekin, naturarekin eta klima-aldaketarekin lotutako tailerrez gozatuko dute. Naturako jarduerez betetako egitaraua izango da, hainbat diziplinatako adituen batera jorratzeko, hala nola, mikologia, botanika, herpetologia, ornitolgia, orientazioa edo espeleología.

Horrela, hilean behin zientzialari eta tarldeko gidariekin batera, naturan murgilduko dira, naturaren parte sentitzeko.

Bihotz Berdeak Programa sustatu dutenen entitateen artean honako hauek daude: Kutxa Ekoguneak eta Aranzadik beharra ikusi eta proiektu hau abiatu zuten. Real Sociedad Fundazioak hasieratik materialarekin eta bekekin lagundu du, eta Yuste-Golob familak eta Akting enpresak programaren ekintzetan eta komunikazioan lagundu dute.

Informazio gehiago

Planetak Bihotz Berdeak behar ditu!

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net