Burbunak eta Etsayak. Hernaniko natura eta ahozko ondareari tiraka

2015/11/06

Dobera Euskara Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako proiektua izan da ‘Burbunak eta Etsayak’, eta diruz lagundu dute Ereñotzuko Auzo Udalak eta Hernaniko Udalak.

Burbunak eta Etsayak Hernaniko natura eta ahozko ondarea biltzen dituen dokumentala da, eta Hernaniko bailaretan gizaldiz gizaldi transmititu den aberastasuna erakusten digu. Lan­da­re eta animaliei buruzko cor­pusa osatzeko helburuarekin hasi zen, baina aurretik, do­ku­mentala egin dute, natu­rarekin harremana mantendu duten hernaniarrei egindako elkarrizketekin osa­tua. 25 her­na­niar ingururi egindako el­ka­­rrizketekin osatu dute lana.

Dokumental osoa azaroa­ren 14an ikusi ahal izango da aurrenekoz, 18:00etan Ereño­tzu­ko San Antonio elizan. On­doren, abenduaren 4an Bi­terin jarriko dute, 19:00etan, eta abenduaren 7an, Duran­goko Azokan, 13:00etan.

Gaurtik aurrera, ordea, aurrerapen txiki bat ikusteko aukera izango da interneten; Kronikaren edota Aranzadi­ren webguneetan:

IKUSI AURRERAPENA

Dokumentalaren sinopsia:

Ondarea da hari-mataza bat, inoiz bukatzen ez dena. Tira eta tira egingo diozu hari-muturrari, eta ez da inoiz bukatuko. Pertsonak naturan itsatsita egon denetik sekulako jakintza pilatu du, mataza bukaezina. Egin ditu sendagaiak belarrekin, eta jarraitu dio basoko piztiari, herriko azken zokoraino… Animalia eta landareen izenak, bizimodua, haiekin lotutako sineskerak, mitoak… Herritarrak gero eta hiritarrago diren Euskal Herri honetan, badira ondare hori bizi bizirik mantentzenduten herritarrak. Hernaniko kasua azaltzen du dokumental honek, ondarea gaur eguneraino dakarren hari-muturra ez baita erabat eten Hernanin. 25 protagonistek argituko dute zer diren burbunak eta etsayak.

  • Irudiak eta post-produkzioa: Joxan Ruiz (Truk HD) eta Jon Mari Beasain
  • Elkarrizketak eta gidoia: Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi) eta Eñaut Agirre (Dobera)
  • Bultzatzaileak: Dobera Euskara Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkartea
  • Laguntzaileak: Ereñotzuko Auzo Udala eta Hernaniko Udala

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net