Altzako VII. Naturaldia maiatzaren 8an abiatuko da

2019/05/06

Maiatzaren 8an hasiko da Altzako VII. Naturaldia. Aurten ere, adin guztientzako ekitaldiak antolatu dira: Altzako zerua nola begiratu, orientazio astronomikoa, argazki rallya, astronomia tailerra haurrentzat eta gaueko irteera bat.

Hauxe da Aranzadi Zientzia ElkarteaAltzako Historia MintegiaGipuzkoako Argazkilari ElkarteaPlus 55 eta Donostia Kulturaren artean prestaturiko programa.

Maiatzak 8

Nola ez dela Altzan zerua ikusten? Tomasene Kultur Etxean, 19:00etan. Euskaraz.

Maiatzak 9

Taller de orientación astronómicaTomasene Kultur Etxea, 17:30ean. 55 urtetik gorako pertsonentzat. Izena eman behar da. Gaztelaniaz.

Maiatzak 12

Argazki rallya. Bi kategoria: A, 14 urtetik gorakoentzat; B, 14 urtez azpikoentzat. Sari banaketa maiatzaren 31n egingo da Tomasene Kultur Etxean 19:00etan.

Maiatzak 17

Zientziarekin jolasean: Zerua ezagutzenTomasene Kultur Etxea, 17:30ean. 6-12 urte bitarteko haurrentzako emanaldia. Izena eman behar da. Euskaraz.

Maiatzak 25

Salida nocturna. Elkargunea San Marko Gotorlekuan izango da gaueko 22:00etan. Gaztelaniaz.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net