UEUko Natur Zientzien III.topaketak ikasle, aditu eta profesional ugari bildu zituen

2018/11/19

UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatuta, Natur Zientzien III. Topaketa azaroaren 17an eta 18an ospatu zen Gasteizen.

Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko jaio ziren. Bere aurreko edizioak 2013an eta 2015ean izan ziren, eta alorreko kide asko erakarri zituzten.

Aurtengo edizioan gai hauen inguruan mintzatu ziren hizlariek.

  • Herritarrek lagundutako zientzia Gasteizen.
  • Ibai osasuntxuak espezie mehatsatuen bizigarri.
  • Kobazuloak: kultur eta onatur ondarea giltzapean.
  • Ingurumen hezkuntza, gizarte jasangarrietarako bide.

Horrez gain, hainbat poster aurkeztu ziren topaketan, Aranzadiren parte hartzea nabarmena izan zelarik:

Hilotzak hondartzan!! Orain zer?

Nagore Zaldua-Mendizabal eta Aitziber Egaña-Calvo

Oiangu natur eskola

Yoana Garcia, Uxue Urzelai, Mikel Etxeberria eta Ander Irastorza

Leptohezeguneen eta beraien anfibio-komunitatearen azterketa Peñas Negras/Trianoko mendietan (Bizkaia)

Pello Isasi, Ion Garin Barrio, Aitor Larrañaga, Aitor Laza Martinez.


Gipuzkoako germoplasma bankua EAEko landare espezie mehatsatuen eta penintsula ipar-ekialdeko floraren ex-situ kontserbazioa

Joseba Garmendia, Maialen Arrieta, Maddi Otamendi eta Jon Zulaika

Ingurumeneko estres ezberdinek uhandre palmatuaren osasunean duten efektuak aztertzen: ondorioak kontserbazioan zein ondorio ebolutiboak

Ane Fernandez-Arrieta eta Carlos Cabido



Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net