Fernando in memoriam

2022/01/11

Bizitzaren argia eta naturaren magia Fernando Fueyok transmititzen zituen bere akuarelen bidez, eta bera zen ingurumenarekiko grinaren isla.

Astearte honetan, urtarrilaren 4ean, hil zen, ondare artistiko izugarria utzita.

Fernando Aranzadin ezagutu genuen Juan Luis Arsuaga Munibe aldizkariko zuzendariaren bitartez, eta elkarrekin bisitatu genuen Arrasateko Lezetxiki haitzuloa, non Jose Migel Barandiaranek Euskal Herrian aurkitutako giza hezurrik zaharrena topatu zuen. Emakume batena zen, Amalur deitzen zeniona eta akuarela zoragarri batean erreproduzitu zenuen.

Aurtengo neguan Lekunberriko Antonenea etxean Aralar erakusketa inauguratuko dugu. Gaur egun ere zure akuarela batzuk zintzilik daude bertan eta protagonismo berezia dute Kirikuren begirada erakusketan.  Jakinduria transmititu behar genien artista gazte noveleei, gauzen esentzia ulertzen maisua zinelako. Zure akuarelen argia gure erretinetan geratuko da, eta transmititu zenigun bizitzaren poza errepikatuko  dugu beti kopa mahai-zapian uzten zenuen ardoaren arrastoan, zure akuarela guztietan egiten zenuen bezala.

2022ko Aranzadianaren azala zure akuareletako bat izango da, Aranzadik eta Fernando Fueyok ingurumenarekiko eta gure ingurune naturalarekiko pasioa partekatzen dugulako.

Fernando Fueyo

Fernando Fueyo (Vilaller, Aran harana, Lleida, 1945) artista asturiarra da, Avilesen bizi eta bertan lan egiten duena. Gure garaiko Europa mailako ilustratzaile hoberenetako bat da.
Nazioko eta nazioarteko hainbat sari jaso ditu: Premio Internacional de la Sociedad Científica de la Ciencia y la Ilustración eta Premio de la Sociedad Geográfico Española, besteak beste.

Bere lana ilustraziotik haratago doa, eta, berari esker, bizitza naturalaren defentsa modu zuzenagoan zabaldu ahal izan da aldizkari eta egunkarietan, hala nola Quercus, Natura, Biologica, Conocer, Ambiental edo National Geographic aldizkarietan. Hau hórrela izan da argitalpen hauentzat arriskuan dauden zenbait espezie ilustratu dituelako. Nahitaezko erreferentzia behar duten hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, honako hauek: “Arboles Notables de Asturias” (1999), “La Historia Cautiva” (2001), “El Mundo de Atapuerca” (2004) “Asturias, Pas del Agua” (2005) “La Historia de la Vida y el Hombre” (2009) eta “La Espiga del tiempo” (2010).

Bere grina naturalistak Europa, Japonia, Turkia, Nepal eta Himalayan zehar bidaiatzera eta ilustratzera eraman du, Atapuerca mendilerroan geldialdi luzeak eginez Juan Luis Arsuagaren eskutik. Honako honi zenbait argitalpen zientifiko ilustratu dizkio. Orain gutxi, Keniako Panga ya Saidi kobazuloan aurkitutako lurperatze zaharrena ilustratu du. Duela 78.000 urte hil zen haur bati dagokio eta Mtoto izena jarri diote. Fueyoren ilustrazioari esker, mugarri garrantzitsu hori historiarako irudikatuta geratu da, eta hurbilago bihurtu du guztiontzat.

Fernando Fueyok naturaren, zuhaitzen eta animalien behaketa luzetik abiatzen du bere lana. Prozesu horretan zehar, apunteak hartu eta imajinatu egiten du, baina batez ere formak, koloreak eta xehetasunak mentalki osatuz doa. Geroago, bere buru barnean eraiki duen guztia paperean irudikatuko du. Bere artea, beraz, garaikidea da: artelanaren egikaritzaren aurretik hausnarketa egiten du.

Aralar, Kirikuren begirada erakusketan ikusgai dauden lanek ugatza eta beste zenbait espezie kaltebera dituzte ardatz. Bere marrazkien artean ugatzaren bizitza osoa ikus eta uler dezakegu: hegazti honen jaiotza erakusten duten ilustrazioak eta baita hegazti honen ikerketa eta eraztuntzea ere. Fueyok errespetu, grina eta miresmen handiz erretratatzen du animalia hau. Bere ilustrazioen bidez, ugatza espezie are erakargarriago bat bilakatzen du eta honakoahurbilagotik ezagutzera bultzatzen du.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net