“Flysch, haitzen hitza” Irudi zientifikoaren saria

2010/11/10

FLYSCH, HAITZEN HITZA dokumentalari Irudi zientifiko onenaren saria eman diote XXVI. Rondako Zine Zientifikoaren jaialdian (Malaga)

IAMS-en (International Association of media for Science) sari berezia da, “Irudi zientifikorik onenari”. Nazioartean sona duen errekonozimendua, komunitate eta jarduera zientifikoei buruz, ikusentzunezko lanekin zabaltzen den mezua eta irudia saritzen ditu.

20 herrialde desberdinetako 180 dokumental aurkeztu diraaurtengo ediziora eta “Flysch, haitzen hitza” finalerako sailkatu zen nazioarteko beste 15 lanekin batera. Orain, saritua ere izan da.

“Flysch, Haitzen Hitza” ikusgai izango da martxotik aurrera Zientziaren Kutxagunean eta datozen hilabeteetan ETB-k eta TVEk ere eskainiko dute. Beasainen azaroaren 24an eta Irunen azaroaren 25ean ere, Asier Hilario(Aranzadiko bazkidea) hitzaldi banarekin, ikusi ahalko da dokumentala.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net