Oroimen historikoa lantzeko jardunaldiak egin dituzte Asteasun

2019/04/08

Sartagudak eta Asteasuk memoria historikoaren inguruan egindako lanketak partekatu dituzte egindako jardunaldietan.

Joan den mendean Euskal Herrian izandako gertaerek urrun eta, aldi berean, gertu kokatzen dituzte Asteasu eta Sartaguda, eta distantzia geografiko eta emozional hori murrizten saiatu dira gaur goizeko jardunaldien bidez. Memoria historia berreskuratzeko lanak egin dituzte, han eta hemen, eta egindako bidea eta egiteke dagoena konpartitzea izan da gaurko asmo nagusia.

Bi herrietako ordezkariak, eskualdeko hainbat herritarrekin batera, trintxerak eta euskal gudarosteko leku garrantzitsuenak ikusten ibili dira, goizean, eta Karlos Almorza historialarik kontatu dizkie nondik norakoak.

Jarraian, mahai-ingurua eskaini dute udaletxean. Hasteko, Pili Legarra Asteasuko alkateak egin du sarrera, eta honako kideek hartu dute parte: Asteasun oroimen historikoa berreskuratzeko egindako lanketa egin duen, Javi Buces historialaria; Paolo Albanese, Sartagudako alkatea; eta Gabriel Martinez, Alargunen Herriko Elkarteko kidea; Bestalde, Donibane Garazin izandako Errepublikanoen umeen kanpamentuaz ariko da Txomin Hiriart-Urruty.

Horren ostean, bazkaltzera joan dira guztiak batera Asteasuko Iturriondo jatetxera.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net