“Oroimen Historikoa eta Giza Eskubideak” jardunaldia egingo da azaroaren 10ean eta 11n

2020/11/09

Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak azaroaren 10 eta 11n giza eskubide urraketen inguruko jardunaldiak egiteko asmoa agertu zuten urtearen hasieran. Oroimen historikoaren hedapena eta dibulgazio egin asmoz osatu dira jardunaldiak. Egoerara egokituta bada ere, jardunaldiari eustea erabaki dute.

Jardunaldia azaroaren 10 eta 11n, izango da Basazabal jauregian. Jardunaldia, bi mahai inguruk osatuko dute; lehen egunean, gaiaren inguruko ikuspegi politikoaz arituko dira alderdietako ordezkariak. Bigarren egunean, berriz, gizarteko arlo desberdinetako adituak izango dira beren iritziak azaltzen.
Azaroaren 10ean, alderdi politiko desberdinetako ordezkariekin mahai-ingurua egingo da: Aitor Urrutia (EAJ), Julen Arzuaga (EH Bildu), Rafaela Romero (PSE-EE), Jon Hernandez (Elkarrekin Podemos eta Jose Luis Arrue (PP) izango dira parte hartzaileak. Solasaldia Sabino Ormazabalek gidatuko du.
Hurrengo egunean, eremu sozial desberdinetako pertsonen mahai-ingurua izango da. Egun horretan, Josu Chueca historialaria, Jon Mirena Landa jurista, Enekoitz Esnaola kazetaria eta Idurre Eskisabel EHUko irakaslea izango dira hizlari, Aitziber Blancok gidatuta.
Streaming bidez, zuzenean

Saioak 10:30ean hasiko dira bi egunetan. Egoerak horrela eskatzen duelako aforo mugatua izango da Basazabal jauregian; hala ere, saioak jarraitu nahi dutenentzat streaming bidez zuzenean eskainiko da www.azpeitia.eus udal webgunean.

Ikastaroan presentzialki parte hartu nahi dutenek 943 54 79 83 edo 699 80 91 30 telefonora deitu edo basazabal@azpeitia.eus edo memoria@aranzadi.eus helbidera idatz dezakete.

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net