Munibe aldizkariak webgune berria du

2013/06/12

Munibe Antropologia -Arkeologia eta Natur Zientziak aldizkariek argitaratutako eduki guztien bilaketak eta kontsultak egiteko webgune berri dute.

Munibe Antropologia-Arkeologia Aranzadi Zientzia Elkartearen aldizkarietako bat da. Aranzadi Elkartea ikertzeko zentro bat da, 1947an sortua arkeologia, etnografia eta natura ondarea babestu, ikertu eta ezagutzera emateko asmoz. Antropologia gaietan interesatuta dagoen zientzia komunitateari zuzendutako argitalpena da. Urtean behin argitaratzen da eta hainbat gehigarriren bidez osatuta dago.

Antzeko zientzia-argitalpenekin trukatzen da, bere liburutegiko bibliografia funtsak aberastuz. Munibe Antropologia-Arkeologia Latindex katalogoaren barruan dago eta Anthropological Literature, Francis, Georef e Isoc-ek indexatua da. Gainera aldizkari  hau DOAJ, Directory of Open Access Journals nazioarteko direktoriora gehitu da.

Munibe Ciencias Naturales Aranzadi Zientzia Elkartearen aldizkari zientifikoa da. 1947an sortutako ikerketa zentro honen xede nagusia da zientziak ikertzea, aplikatzea eta zabaltzea. Munibe urtekaria da, eta 1949. urteaz geroztik argitara ematen ditu geologia, botanika, zoologia, ekologia eta natur inguruaren arloetako jatorrizko ikerketa lanak. Latindex katalogoaren barnean dago eta Historical Abstracts, ICYT, Zoological Record, Francis, America: History and Life. -ek indexatua da.

Bi aldizkari hauek  sarrera askeko aldizkariak dira. Web orrialdiaren erabiltzaileak irakurri, jeitsi, kopiatu, elkarbanatu, inprimatu, bilketak egin edo estekatu dezake artikuluen eduki osoa.

Honetaz gain, aurten 2013.urtean, Munibe Monographs publikazio berria jaio da. Publikazio hau inglesez idazten da bakarrik eta disiplinaren arabera bi aldizkari ezberdinetan banatzen da: Munibe Monographs. Anthropology and Archaeology Series eta Munibe Monographs. Nature Series.

Munibe. Gehigarria 2013.urterarte egon den aldizkariak monografikoki natur zientzia eta giza zientziei buruzko gai ezberdinak jorratu izan ditu, Webgune honetan zenbaki guztiak ikus ditzazkezu eta nahi dituzun bilaketak egin.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net