130 espezie baino gehiago aurkitu dira Geoparkean egindako Biotop Jardunaldian

2019/10/10

Joan den larunbatean, irailaren 28an, I Biotop-a antolatu zen Euskal Kostaldeko Geoparkean. Geoparkeak sustatuko ekitaldi honetan hainbat talde biologikoen laginketa egin zen, onddoetatik hegaztietaraino. Honen helburua, zonaldeko fauna eta floraren behaketa sustatzea eta espezie desberdinen banaketari buruzko ezagutza hobetzea izan zen.

Jardunaldian zehar bertaratu zen publikoak (50 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten jardunaldian) Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek gidatutako espezieen bilaketan parte hartzeko aukera izan zuten. Zehazki, onddoak, landareak, armiarmak, tximeletak, burruntziak, anfibioak, narrastiak eta hegaztiak lagindu ziren.

Jardunaldiko eguna fresko eta lainotsua hasi zen baino zeru oskarbi eta 20ºC baino gehiagoko tenperaturarekin amaitu zen. Espezieei dagokienez, guztira 131 espezie/taxoi behatu ziren. Xehetasun gehiagorako ikusi hurrengo esteka.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net