Aranzadik koronabirusaren aurrean hartutako neurriak

2020/03/16

Egoerak hala eskatuta, eta osasun-agintarien gomendioei jarraikiz, joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko neurriak hartu ditugu Aranzadin.

Etxetik lanean aritzeko eta ordutegiak norberaren beharretara egokitzeko aukera eman zaie Aranzadiko langileei, eta egoera honetan are gehiago malgutu ditugu, lana, komunitatearen zaintza eta norberaren bizimodua bateragarriagoak egite aldera.

Zorroagako egoitza  itxita egongo da publiko orokorrarentzat datozen hurrengo hamabostaldian zehar, gutxienez.

Gure bezero eta bazkideei, eta gurekin elkarlanean aritzen diren guztiei ere erraztasun guztiak emango dizkiegu zerbitzua ahalik eta hobekien ematen jarraitzeko, egoerak ahalbidetzen duen neurrian.

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net