Mila esker Jacques

2021/10/13

Aste buru honetan zendu zen Aranzadiko bazkidea zen Jacques Blot.

Iparraldeko mendiak arakatu eta bertako monumento megalitikoen aurkikuntza eta ikerketaren aita da Blot, cromlechen identifikazioan bereziki. Hogei bat pertsonek osaturiko lantaldea koordinatu zuen lau hamarkadetan zehar eta bere emaitza zientifikoak Munibe Antropologia-Arkeologia, Kobie, Bulletin de la Société des Sciences edo Lettres et Arts de Bayonne aldizkarietan plazaratu ditu. Honez gain, mendi artzaintzari buruzko liburua (Artzainak, 1974) eta Archéologie et Montagne Basque (1993) izenekoa argitaratu ditu.

Goian bego.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net