FAUNAPYR proiektuaren web ataria garatzeko kontratazio eskaintza

2019/07/30

Iragarki honek FAUNAPYR ataria garatzeko kontratazio eskaintza zehazten du, Interreg POCTEFAren bidez finantzatutako FAUNAPYR proiektuaren funtsezko produktuetako bat. Aranzadi Zientzia Elkarteak bere gain hartuko du kontratazio hori, eta eskaintza horren ardura duen erakundea da.

Pirinioan lanean dauden bi aldeetako entitate ezberdinak, bertako faunaren distribuzio espazialaren ezagutza hobetzeko eta mugaz bestaldeko ekosistemak babesteko, Faunapyr izeneko proiektu europarra martxan jarri dute.Modu honetan, eta elkarlana sustatuz, biodibertsitatearen kontserbaziorako fauna datuen esplotazioa eta garapenaren jasangarritasunalanduko dira.

Aurrera aterako diren ekintzen artean, Pirinioko fauna behaketak bilduko dituen webgunea egin eta animalia espezie ezberdinen datuak izango dituen datu base bakarra sortuko da.

KONTRATAZIOAREN BALDINTZA DOKUMENTUA DESKARGATU

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net