Ornitho.eus gure etxetik eta artzaintzaren historia ikusi Fermin Leizaolaren eskutik

2020/03/24

Mundua bapatean gelditu den momentu hauetan NATURA bere kabuz aurrera darrai eta argi uzten digu ez duela gure beharrik.

Natura gu gabe bizi daiteke, baina guk ezin dugu gauza bera esan.
Hegaztiak behatzea maite dutenentzat ornitho.eus webguneak #nietxeangeratukonaiz proiektu kodea sortu du egun hauetan etxetik behatu daitekeen fauna bertan sartzeko.

Horretaz gain, San Telmo Museoak egindako artzaintzari buruzko dokumental baten esteka bidaltzen dizuet. Bertan parte hartu du Fermin Leizaolak, gure etnografia saileko zuzendariak. Euskal Herriko Artzaintza atzo eta gaur.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net