Astiz Irujo Fundazioaren erakunde mailako aurkezpena Lekunberrin

2020/09/18

Fundazioaren egoitza den Antonea Etxeak eskualdeko elkarte eta udaletako ordezkariak bildu zituen

Zonaldeko ondare natural eta kulturalaren ikerketa, babesa eta balioa emateko lana sustatzea eta bateratzea da, zalantzarik gabe, Fundazioaren funtsezko helburuetako bat. Izaera pribatua duen Fundazio honek helburu hauek ere azaldu zituen:

. Ondarearen kontserbazio-egoera ebaluatzea eta horren inguruko inbentarioa egitea.

. Ondarea berreskuratzeko eta mantentzeko proiektuak.

. Paisaia kulturalari lotutako esparru sozioekonomikoa indartzea.

. Eskualdeko erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea.

. Herritarrak sentsibilizatzea eta trebatzea, partaidetza aktiboa sustatuta.

Aurkezpena Lekunberriko Antonea Etxean egin zuten eta bertan izan ziren Lekunberriko, Larraungo, Beteluko eta Araitzeko udaletako ordezkariak, zein zonaldeko ingurumen eta kultura arloetako elkarteak.

Elkarteak Aranzadi Zientzia Elkartearen aholkularitza teknikoa ere jasotzen du eta Elkartea ere izan ekitaldian.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net