Historiari, Giza Eskubideei eta Indarkeria Politikoari buruzko lehen jardunaldiak

2021/10/14

• Urriaren 21ean eta 22an, Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan egingo dira historiari, giza eskubideei eta indarkeria politikoari buruzko lehen jardunaldiak.
• Konferentzia horien helburua da memoria historikoarekin eta zuzenbide penalarekin lotutako eztabaidarako eta elkarlanerako gune komuna lortzea.
• Jardunaldiak Aranzadi Zientzia Elkartearen eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren arteko hitzarmenaren ondorioz sortu ziren. Eta helburua da urtero egingo diren jardunaldi bihurtzea.

Historia eta zuzenbidea izango dira bi gai horietan adituak diren hogei pertsona inguru bilduko dituzten jardunaldien oinarrizko bi ardatzak. Partaide guztiek dituzte doktoretzak Estatuko hainbat unibertsitatetan. Nahi dutenei irekita egongo diren 15 konferentzia eta 5 mahai-inguru izango dira.

Bi egun horietan, hitzaldiek ibilbide historikoa egingo dute frankismoaren azken urteetatik, trantsiziotik eta demokraziatik hasi eta parlamentarismoan amaituta. Eta etapa historiko horien barruan, protesta sozialari eta gizadiaren kontrako krimenei, Euskal Herriko aldaketa politikoei, indarkeria politikoari, Euskadiko bake-prozesuei eta erresilientziari buruzko azterketa sakona egingo dute.

Hurrengo egunean, urriaren 22an, 12/2016 legea aztertuko dute eta balioa emango diete memoria historikoak jasotzen dituen erronka berriei, giza eskubideen arloan Nazio Batuek onartutako doktrina, egia, justizia eta erreparazioa oinarri dituena, gai nagusitzat hartuta. Horrekin lotuta, arreta berezia jarriko dute biktimen erreparazioan.

Jardunaldiak inauguratzeaz arduratuko dira José Antonio Rodríguez Ranz, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzarako sailburuordea; eta Jon Mirena Landa, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrako zuzendaria. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea hemen: katedraddhh@ehu.eus

Memoria historikoaren ibilbidea

Aranzadi Zientzia Elkartea 2010. urtetik ari da toki mailako memoria historikoarekin eta azken urteotako memoriarekin lotutako gaiak ikertzen. Gainera, hamarkada bat baino gehiago darama gerra zibilarekin eta frankismoarekin lotutako exhumazioak egiten Espainiako estatu osoan.

Bestalde, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren helburu nagusia da euskal gizartean giza eskubideen kultura sustatzea nazioarteko komunitatearekin lotuta. Hori oinarritzat hartuta, botere publikoen jarduera nabarmendu eta osatu nahi du bereziki eta, modu nabarmenean, Eusko Jaurlaritzaren Bakearen eta Elkarbizitzaren Idazkaritza Orokorrarena.

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza funtsezkoa da haiekiko errespetu osoa exijitu ahal izateko. Horrek guztiak diskriminazioa prebenitzen du eta horren aurka borroka egiten laguntzen du. Bestalde, gainera, pertsonen arteko berdintasuna bultzatzen du.

EGITARAUA

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net