Arrano arrantzaleak behatzeko irtenaldiak Urdaibain 2019ko uda

2019/07/05

Urtero legez, Urdaibai Bird Centerrek Afrikatik itzulitako arrano arrantzaleak behatzeko doako irtenaldiak eskainiko ditu. 2013 eta 2017 urte horietan Eskoziatik ekarritako 60 arrano gazte askatu ziren.

Arrano gazte horiek “Highland Wildlife Foundation” taldeko adituek habi desberdinetatik ekarri zituzten 3-4 aste zituztenean. Aranzadi Zientzi Elkartearen biologo eta adituen talde batek monitorizaturiko egokitze prozesua bukatu ondoren irailaren erdialdean arranoak Afrikarantz abiatu ziren.
Aurton 5 irtenaldi antolatuko dira Afrikatik Urdaibaiko paduretara itzulitako arranoak behatzeko. Irtenaldiak aurten izango dira: Uztailaren 12tik irailaren 6ra. Irtenaldiak Oka ibaiaren eskuinaldetik burutuko dira arrano arrantzaleak baldintza hoberenetan behatu ahal izateko aukera hobea dagoelako. Ibilbidean zehar arranoak ikusteaz gain hainbat alor desberdin jorratuko dira: paisaia, arranoen bizilekua eta espazioa partekatzen duten hegaztiak behatuko dira.
Irtenaldiak egun hauetan burutuko dira:

Uztailak: 12 eta 26
Abuztuak: 9 eta 23
Irailak: 6

Irtenaldi horietan parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki hauetara deituz 946 251 157 / 699 839 202. Plaza mugatuak daude (15 pertsona gehienez). Irtenaldi guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira Urdaibai Bird Centerren. Bisitaldiek ordu bi eta erdiko iraupena izango dute.
Bisitaldi horiek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k bultzatzen duten arrano arrantzalea berreskuratze-proiektuaren garapenean kokatzen da.

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net