Santo Tomas Lizeoak Donostiako 2. Industrializazioaren memoria (1950-1970) berreskuratuko du ekainaren 9an egingo den erakusketa batean

2012/06/07

Ekainaren 9an ikastolaren egunean, erakusketa bat egingo da ikastolan II. Industrializazioko garaian erabiltzen ziren objetuekin. Erakusketa hau Sharing European Memories at School izeneko heziketa proiektu europear baten barruan egokituta dago. Bere helburua memoria historikoa sustatu eta hedatzea delarik.

 

Apirilaren bukaeratik aurrera, 4. DBHko 113 ikasleek Donostiako II. Industrializazio garaiko memoria historikoa aztertzen ari dira. Erabili duten metodologiari esker, alde batetik memoria historikoaren ikuspuntu historikora hurbildu dira eta beste alde batetik, garai hori bizi izan zuten pertsonen memoriak ulertzen ahalegindu dira, horretarako jendearen testigantzak hartu dituzte. Ekintza eta materia osoa proiektuaren koadernoan agertzen da.

Ikerketa lanaz gain, Santo Tomas Lizeoko ikasleek bideo-konferentziak egin dituzte Europako beste eskolekin Debinka (Poznan, Polonia) eta Kranj (Eslovenia) Intitutuarekin. Harreman hauen helburua esperientzia ezberdinak partekatzea izan da, baita testigantzetan hartutako memoria ezberdinei buruz hitz egin eta partekatu. Modu honetan, Europako beste herrialdeen errealitateak ezagutzeko www.memoriesatschool.eu webgune honetan azaltzen da informazioa.

Sharing European Memories at school, SEME proiektuan egindako esperientzian oinarritzen da, bertan Aranzadik Anoetako memoria historikoa berreskuratu zuelarik.

Aranzadi Zientzia Elkarteak europako beste 5 entitateen lanak koordinatzen ditu: Futura Spa (Bologna, Italia); Stiftelsen Arkivet (Kristiansand, Noruega); Adam Mickievicz Unibertsitatea (Poznan, Polonia); Kranj Liburutegi Munizipala (Eslovenia) eta Royal Armouries Museoa(Erresuma Batua).

Ekaineko informazioa

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net