Visita institucional por la Ruta de los dólmenes

17/07/2020

Gaur, ostirala , bisita berezia egiten ari dira Dolmenen Ibilbidean. Aranzadi Zientzia Elkarteko, Diputazioko eta inguruko udaletako eta erakundeetako ordezkariak bertaratu dira. Helburua da bertatik bertara ezagutzea Dolmenen Ibilbidea, bertako monumentu megalitikoak eta inguruan egiten ari diren indusketak.

09:45ak inguruan Karakaten elkartu dira Dolmenen Ibilbidera bisita berezia egiteko. Honako ordezkariak etorri dira: Juantxo Agirre, Aranzadi Zientzia Elkarteko Idazkari nagusia; Beñat Muñoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamentuko ordezkaria; Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko zinegotzia; Blanka Salegi, Elgoibarko Udaleko Kultura teknikaria; Jasone Galdona, Debako Turismo bulegoko arduraduna; Marta Amonarriz, Mutrikuko Turismo bulegoko arduraduna; Amaia Esnaola Debemeneko ordezkaria; Ane Osoro eta Eider Etxegarai, Debegesako Turismo arloko ordezkariak; Mikel Leunda Soraluzeko Udaleko Sustapen teknikaria eta Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatea.

Violeta Bandres gidariaren azalpenak entzungo dituzte Dolmenen Ibilbide osoa eginez; ondoren, Txurruka jatetxean bazkalduko dute.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net