Dolmenen ibilbidetik hegan egiten dugu eta umeekin fauna behatu ahal izango dugu etxetik atera gabe

2020/03/25

Dolmenen Ibilbideak (PR – Gi 94) Karakate-Iturriberri mendilerroa zeharkatzen du eta Elgoibarko, Soraluzeko eta Bergarako udalerriak lotzen ditu, 19 dolmen ezagutzeko aukerarekin.

Baina egun hauetan  ibilbide hau egitea ezinezkoa denez, errealitate birtualez egindako hegaldiak erakutsi nahi dizkizuegu, Aranzadiko historiaurreko sailak egindako lanari esker. Zatoz historiaurrean zehar hegan egitera!
1. GIZABURUAGA
2. IRUKURUTZETA
3. KEREXETAEGIA HEGOKOA
4. AGIRREBURU

*Proiektua Debabarrena eta Debegesa garapenerako agentziak eta Bergara, Soraluze eta Elgoibarko udalek sustatu dute.

Etxeko lehiotik:
Eta gure etxeko txikientzat gure bazkideak egindako fauna eta flora behatzeko hainbat ipuin erakusten dizkizuegu. Poliki poliki zuen etxea fauna behatoki berezia bihurtu daiteke ipuin hauekin eta behatzeko dauden modu ezberdinak erakutsiko dizkigute. Egunero 16:00etan ipuin berriak igo dira, eta iganderarte jarraituko dugu gure umeekin biodibertsitatea lantzen: https://irribarrez.info/berrogeialdia/

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net