Ingurumen-boluntario ekintzak Ametzagaina parkean

2018/02/02

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Eusko Jaurlaritza eta Donostia Udalarekin elkarlanean, habitata hobetzeko eta biodibertsitatea handitzeko jarduera batzuk aurrera eramango ditu Ametzagaina Parkean. Horretarako, ingurumen-boluntario jardunaldiak antolatu dira otsaila eta martxoan.

  • Otsailak 24 eta martxoak 4. Hegaztientzako habi kutxak eraiki eta kokatu.
  • Martxoak 3. Anfibioentzako putzu bat egokitu eta beste bat eraiki.
  • Martxoak 11. Saguzarrentzako babeslekuak eraiki eta kokatu.
  • Martxoak 17. Kakalardo saproxilikoentzako babeslekuak eraiki eta kokatu.
  • Martxoak 18. Hegaztien eraztuntze zientifiko saioa.
Ordutegia: 10:00-13:00
Bilgunea: 10:00etan Garberatik gertu dagoen parkearen sarreran.
Plaza mugatuak, aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izena emateko epea auzolan ekintza gauzatu aurreko aste bete lehenago amaituko da. Ekintzak dohainik dira.
Oharra: haurrak arduradun batekin joan beharko dute.
Online izen ematea: bibe.me/ekitaldiak-aranzadi
Harremanetarako: 943466142 edo idazkaritza@aranzadi.eus

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net