Zero Zabor Eskolak kontzientziazioa lantzen jarraitzen du Gipuzkoako ikastetxeetan

2014/01/14

Zero Zabor eskolak proiektuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aranzadi Zientzia Elkartea, Ikastolen Elkartea eta Kristau Eskolaren laguntzarekin, zaborra kudeatu eta gutxitzen ikasteko tailerrak eskaintzen dihardu aurten ere.

2012-2013 ikasturtean zehar, Aranzadik Lehen Hezkuntzarako hainbat tailer sortu eta pilotu eran jarri ditu. Gipuzkoako 7 ikastetxetako LHko 5. eta 6. mailako 29 geletan, 643 ikaslek hartu zuten parte. Gelan elkartasuna, lankidetza, pentsamendu kritikoa, ekintzaletasuna eta konpromisoa bezalako konpetentziak landu ziren Zero Zabor filosofiaren ildoan.

Aurtengo ikasturtean parte hartzen ari den ikastetxeetako batek, Andoaingo La Salle Berrozpek, atzo hasi zituen Zero Zabor tailerrak. Lehen Hezkuntzako 5. Mailako ikasleek bi tailerretan parte hartuko dute: Zero Zabor Hamaiketakoa, non sortzen dugun hondakinen kopurua eta horiekin zer gertatzen den aztertzen den; eta Hor-konpost!, non konposta zer den, zergatik eta nola egiten den azaltzen den.

Zero Zabor Eskolak proiektuari buruzko informazio gehiago webgune honetan aurki daiteke.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net