Eraztunketa

Eraztunketa, hegazti bat modu bereizgarrian, eraztun metaliko bat erabilita, markatzea da. Eraztun horrek helbide bat (gure bulegoaren kasuan, Aranzadi) eta NAN zenbaki bat bailitzan, kode alfanumeriko bat daramatza eta honek ale bakoitza modu unibokoan identifikatzea baimentzen digu..

Eraztuna alearen hanketako batean jartzen da. Ale hau berriz ere harrapatzen denean, alea zein den eta non eta noiz eraztundu den jakin dezakegu. Horrela, bere biziraupena, leku batetan eman duen denbora eta mugimenduak zenbatetsi ditzakegu eta beste ezaugarri batzuen artean, pisua irabazi edo galdu duen edo bere morfologiaren, lumadiaren edo egoeraren berezigarriren bat aldatu duen zehaztu dezakegu.

Aranzadiko Eraztuntze Bulegoa Espainiako bulegoen artean zaharrena da. 1949an sortu zen eta gaur egun, Espainian, urteko 200.000 eraztunketa baino gehiago kudeatzen ditu. EURING-en ofizialki atxikia dago eta erakunde berak eta Espainiako Hegaztien Eraztunketarako Arau Teknikoetan aintzatetsia dago.

Atalak

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net