Gerra Zibileko gorpuak ateratzen Palentzia eta Burgosen

2011/09/02

Gaztela Leongo lurretan Gerra Zibileko hainbat gorpu berreskuratu dituzte Aranzadiko kideek, guztira bi herritan

La Carcavilla (Palentzia)

Uda guztian egin duten modura, Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologoak, gerra zibileko eta ondorengo urteetan gertatutakoaren memoria historikoa berreskuratzen jarraitzen dute.

Gaztela Leongo lurretan, Palentzian eta Burgosen zehatz-mehatz, lanean dihardute hilotzak berreskuratzeko. Abuztuaren 16an joan ziren jomuga horrekin Carcavillara (Palencia) Aranzadiko hainbat kide, azkenean zerbait gehiago luzatuko den hilabeteko egonaldi bati hasiera emateko.

Bertan egiten ari diren lanak, ohikoa baina gehiago zaildu dira egokitu zaien lekuagatik. “Carcavillako hilerri zaharrean dihardute lanean, hori dela medio, bertan topatzen diren eta berreskuratzen diren gorpu guztiak benetan errepresaliatuenak diren edo ez jakiteko, aztertu egin behar dira”. Ondorioz, Jimi Jimenez, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak dioen bezala, asko geldotzen dira lanak.

Momentuz errepresaliatuenak izan daitezken 15-20 gorpuzkin berreskuratu dira, baina arestian aipatu bezala, itxaron egin behar da egiaztatu arte benetan hala dela jakite. Duela bi urte inguru 30 aurkitu ziren eta denborarekin 140-150 eskaerei erantzuteko moduan egongo direla espero dute. Guztira 250 errepresaliaturen gorpuzkinak egon daitezke.

Video de La Carcavilla

La Pedraja (Burgos)

Joan den astelehenean eta asteartean berriz, Palentziatik nahikoa gertu, Burgosen, La Pedraja mendian egon ziren hainbat kide beraien lanarekin jarraitzeko. Iaz 150 gorputz aurkitu ziren alboan dagoen hobi batean. Oraingoa honetan, bestegatik oso gertu dagoen bat aurkitu eta mugatu dute hildakoen oroimenez jarritako monolitoaren aldamenean.

Ehortze lanak laster hastekoak dira. Hala ere, Javi Buces, bertan egon zen kideetako batek, gorpuzkinak egoera kaskarrean egon zitezkeela aurreratzen zuen lurraren egoeragatik. Are gehiago, hobiaren gaineko zati baten gainean, mendiko pista bat egin zuten duela gutxi eta baliteke kaltetua geratu izana pusketa gori.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net