Aranguren

Aranguren haranean kokatuta (Iruñerria), eraikin eder hau hondamen bidean zen eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 2007. urtean erosi zuen gal ez zedin eta Iruñeko eskualdeko bazkideen dinamiketan erabil zedin.

Gongorako Erdi Aroko oinetxeari buruzko lehenengo aipamenak XIII. mendekoak dira eta, data horretatik, eraikin ugari altxa dira kokapen horretan. Egun, dorre nagusia da aipatzekoa eta bere hormek eraikin honek Erdi Aroan egindako defentsa-lana uzten dute agerian. 1512tik bizileku izatera bideratuagoak ziren gela gehiago eraiki zituzten eta, horien artean, erromatar erara aterpetutako barne-patio baten originaltasuna nabarmentzen da. Gero, ordea, nekazaritza- eta abeltzaintza-helburuetan erabili zuten eta, ordudanik, askotariko gelak daude barne-patio handiaren jiran. Sartzeko, ojiba-arku handi bat igaro behar da, eta haren erdiko giltzarrian Gongoratarren enblema heraldikoa diren zortzi otsoen armarria gordetzen da.

Kokalekua

Helbidea: Kontzejuaren Kalea · 31192 Aranguren (Nafarroa)

Ikus mapa handiago

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net