Laborategi arkeologiko batean ikasi nahi duzu?

2021/09/29

Boluntario bila ari gara laborategi arkeologi batean parte hartzeko. Gipuzkoako Espainiako Gerra Zibilaren arkeologia proiektuaren barruan kokatzen den laborategia.

Zizurkilgo Azarolatxiki aztarnategian 2020ko eta 2021eko arkeologia-kanpainetan bildutako materalak garbitu, aztertu, inbentariaru, azgazkiak atera eta baldintzatuko dira.

Laborategiko zeregin horiek indusketa lanetan osagarriak dira iraganeko gizarteak dokumentatzeko eta ulertzeko. Gipuzkoako iragan hurbileko eta Gerra Zibileko kultura ezagutzeko ere bai.

Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo udalek bultzatutako Saseta defentsa-sistema aztertzeko arkeologia-proiektua 2014an hasi zen, Adunako lurraldera mugatutako lehen kanpaina baten ondoren. Euskal defentsak Gipuzkoako erdialdean antolatutako lehen defentsa-lerroa dokumentatzea, aztertzea eta ulertzea du helburu. Candido Sasetak aginte militarra zuen Azpeitiko Defentsa Batzordea antolatu ondoren 1936ko abuztua eta iraila bitartean fronte bat egonkortu zen. Defentsa Batzarrak sortzea miliziak batzeko eta antolatzeko lehen saiakera izan zen, eta gero Eusko Gudarostea sortzea ekarri zuen.

Urriaren 13tik 23ra Aranzadi Zientzia Elkartean egingo dugu laborategi hau. Ordutegia 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara izango da, boluntarioen agendaren arabera. Izena eman nahi baduzu idatz iezaguzu helbide honetara jblanco@orange.fr eta emaiguzu zure disponibilitatea.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net