Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira

2019/02/14

1969ko ekainaren 8an bi gaztek aurkitu zuten, labar-margo ikusgarriz beteta. Ekain Fundazioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ekainberrik hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrena ospatzeko.

1969ko ekainaren 8an Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal espeleólogo gazteek Ekain kobazuloa eta bere Madelein aroko labar-margo ikaragarriak aurkitu zituzten. Handik aurrera, Aranzadi zientzia elkarteko historiaurre saileko arkeologoek ondare hau ikertu eta gizarteratzeko ahaleginak egin zituzten, Jose Miguel Barandiaran eta Jesus Altunaren zuzendaritzapean.

Kobazuloan, gutxi gorabehera, 70 animalia-irudi daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak. Zaldia da gehien ageri den irudia. Zaldi-multzoa arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa da. Hartzak, oreinak, kapridoak… ere ikus daitezke Ekainen.

2008ko uztailaren 7an UNESCOk ospatutako konferentzian, Ekain kobazuloko margoak Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituzten, Erlaitz Kantabriarreko labar-artearen beste 14 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste. Euskal Herrian dagoen bakarrenetakoa, gizarteratu da. Munduan lau erreplika besterik ez daude eta Ekain horietako bat da. Horri esker, koba originala oso ondo kontserbatuta dago.

50. urteurreneko ekitaldiak

Ekain aurkitu zela 50 urte beteko dira ekainean, eta ospakizunak urte osoan zehar luzatuko dira. Honen harira, logotipo berezia diseinatu da 50. urteurrenaren adierazle bezala, eta garaiko arkeologoek egin zituzten kalkoak dute oinarri.

Aurten aurreikusi diren ekintza nagusienak anitzak dira. Alde batetik, Ekainaren 7a ospakizun egun handia izango da, ekitaldi nagusia. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Donostiako Victoria Eugenia antzokian tipologia anitzeko ekitaldi bat dago aurreikusita: dokumentala, musika, dantza, hitzaldi pilulak eta omenaldia egongo dira. Bertan bilduko dira Ekain eta Ekainberri orain ezagutzen ditugun bezala ezagutzeko lan egin duten pertsonaia nagusiak. Urteurreneko ekitaldi nagusien barruan liburu baten aurkezpena eta publikazioa programatu dira. Lau hizkuntzatara itzuliko da eta salgai egongo da.

Urteurreneko ekitaldi nagusiekin jarraituz, arte erakusketa ibiltari bat egongo da, Deban inauguratu eta beste udalerrietan zehar zabalduko dena. Bertan eta lehen aldiz, Ekaingo margoak lehen aldiz erreplikatu zituzten kalko originalak erakutsiko dira.

Ekitaldi nagusia eta erakusketa borobiltzeko hainbat hitzaldi ere aurreikusi dira maiatza eta ekainean zehar, gaur egun ikerketa arkeologikoan diharduten zientzilariei emango zaie hitza.

Azkenik, Ekainberri ere ohiko jardueretan ospakizun hau txertatuko du, esaterako Euskal kostaldeko Museoen hilabetean, Ice Age Europe historiaurreko museo sarearen baitan, Nazioarteko Koben Egunean edota Ekainfest jaialdian. Zestoako herrigunean gainera ikusgai egongo diren banderolak jartzea era aurreikusi da. Errepidetik, espaloitik… ikusi ahal izango dira kobazuloaren sakonean dauden margoak. Honekin, Zestoa ospakizunetara batuko da.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net