Ana Uriz

Curriculum Vitae

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Kimikoetako lizentziatua da (1979-1984).
Aranzadi Zientzia Elkartearen Historiaurrea saileko kide aktiboa da, askotariko indusketa arkeologikoetan parte hartu du, eta Aranzadiko Historiaurrea Saileko sedimentologia-laborategian hainbat aztarnategitako azterlan sedimentologikoak egin, ondorengoetakoak: Ekain, Amalda, Labeko Koba, Piko Ramos, Atxagakoa, Santimamiñe, Aitzbitarte III, Praile Aitz I… Irakasle jardun du «Arkeonet. Ciencia y técnica aplicadas a la arqueología» ikastaroan, Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascoseko Asmoz fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta.
Kutxak argitaratutako Gaztetxoen Elkartearen bildumako «Klimaren bilakaera Gipuzkoan – La evolución del clima en Gipuzkoa» liburukiaren egileetako bat da.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net