Europar Arkeologoek Elkarteko nazioarteko biltzarrean Aranzadi

2018/09/07

Aranzadiko Historiaurrea, Arkeologia Historikoa eta Antropologia Fisikoko sailetako hainbat kidek haien ikerketen emaitzak aurkezteko aukera izango dute aste honetan zehar, Bartzelonan ospatzen ari den Europar Arkeologoen Nazioarteko Biltzarraren baitan (EAA ingelesez). EAA urtero ospatzen den ekimena da, eta Europa mailan arkeologiaren ikerkuntzan diharduten profesionalen bilgune garrantzitsuena da. Hori dela eta, mundu mailan egiten diren proiektuak ezagutu eta norberarenak aurkezteko plataforma bikaina da, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak momentuan dituen lan-ildoak ezagutaraztea du helburu.

Aranzadiko ikertzaileen ekarpenak aurten ugariak izan dira: Saio tematiko bat antolatu dute, sei aurkezpen eta poster bat, beti estatu mailako eta nazioarteko unibertsitateekin elkarlanean.

Hemen kontribuzioen zerrenda:

Crafts during the Bronze Age: pottery technology in San Adrian (Gipuzkoa). Izaro Quevedoren aurkezpen orala.

Open air sites in coastal environments during the late Prehistory: Uribe Kosta. Miriam Cubasen aurkezpen orala.

On the boundary: first steps to decipher the long-term dietary change produced by the introduction of agriculture in Iberia. Miriam Cubasen aurkezpena.

How do women die? archaeology of the repression towards women. Lourdes Herrastiren ekarpena.

The interest of integrating geophysics on archaeological investigations: the Roman settlement case at Artzi (Navarre). Ekhine García eta Oihane Mendizabal aurkezpen orala.

No perfect plan in archaeological geophysics. Assuming the unexpected in survey strategies. Ekhine Garcíaren ekarpena.

San Adrian/Lizarrate cave (Gipuzkoa, Basque Country): highland human settlement. Alfredo Moraza, Manu Ceberio eta Jesus Tapiaren posterra.

Izaro Quevedo arkeologa EAA biltzarrean,  San Adriango aztarnategiko zeramikei buruzko ikerketa aurkezten.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net