Aranzadik Oiartzungo Beloaga gazteluaren inguruan burututako lan historiko eta arkeologikoa aurkeztuko du

2012/07/27

Erakusketa abuztuaren 1ean arratsaldeko 6,00etan zabalduko da Oiartzungo Udal Areto Nagusian. Abuztuak 1etik 6ra bitartean, herriko jaiak irauten duten bitartean irekiko da goizez (11,00-14,00) eta arratsaldez (17,00-21,00). Geroago ere, azaroaren 27tik abenduak 16a arte, ikastetxeei bisita gidatuak eskainiz berriz irekiko da.

 

Oiartzungo udalerrian kokaturiko Beloagako gaztelua, Gipuzkoan kontserbatzen den Erdi Aroko jatorria duen gaztelu garrantzitsuenetarikoa da. Oiartzungo Udala balioa ematen ari zaio gune honi, herritarren auzolan eta lankidetzari esker eta indusketak Aranzadi Zientzia Elkarteak egin ditu. Lehen arkeologia-kanpainaren eta kontsolidazio arkitektonikorako proiektua Oiartzungo udal areto nagusian aurkeztuko dira gaur, uztailak 27, eguerdiko 12,00etan.

Gaztelu hau, 1200 urtean Gaztelako Alfonso VII. Erregeak Nafarroako Erresumari konkistaturiko gazteluen artean ageri da. Arkaleko harrian 272 m. tara kokaturiko harkaitz-gaztelua da Beloaga. Leku estrategiko honetatik begi ikuspegi batez lotu ahal dira Nafarroako Erresumako beste bi gazteluekin: Hondarribikoa eta Donostiakoa hain juxtu.

Lehen arkeologia kanpaina hau Aranzadiko arkeologoak diren Javi Buces eta Alfredo Morazak zuzendu dute. Arkeologia zundaketak egin dira gazteluaren goiko plataforman, dorre nagusiaren oinetan dagoena, leku honen estratigrafia zehazteko helburuarekin. Era berean landare garbitasun eta belar moztea burutu da, eta azalera guztiaren prospekzio arkeologikoa. Agirien azterketaren batera burutu dira lan guztiok.

Aurkitutako material arkeologiko ugaria sorpresa izan da: hauen adskripzio arkeologikoa 3 garaiotan kokatzen da nagusiki: Erdi Aroa, Guda Karlistak eta Gerra Zibila.

Erdi Aroko materialen artean, burnizko gezi eta ballesta puntak, ballestak jaurtitzeko kakoak, lantza-puntak, aizto aldeak, hebillak eta gudarien jantzietako dekorazio-euskarriak, zeramikak, dadoak, eta etxaldeko abere arrasto ugariak. Txanpon bilduma ere garrantzitsua izan da eta XIII. Eta XV. Mendeen artean kokatzen da. Horri guztiari, gehitu behar dizkiogu, harresiak eta dorre nagusiaren aztarnak. Bertako morteroak aztertuko dira datatzeko helburuarekin.

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net