Aritza Villaluenga

Curriculum Vitae

Aranzadiko bazkide 2006tik geroztik eta Historiaurreko Arkeologi Saileko kide aktiboa 2010tik. Magisteritzan Diplomatua (2004), Historiako Lizentzia (2008), Arkeologiako Masterra (2010) eta Nazioarteko Doktoretza (2013) Euskal Herriko Unibertsitatean. Nire tesiaren izenburua, “Hartzen ebaluazioa Kantauri aldeko ingurune karstikoetan. Goi Pleistozeno eta Holozenoko multzo paleontologiko eta arkeologikoen hausnarketa Tafonomikoa.”, (BAR international, 2016) lan honek balio izan du giza eta haragijaleen papera ezagutzeko historiaurreko aztarnategietan, bereziko arreta eginez hartzei.

2013 eta 2016 bitartean doktorego osteko ikertzaile legez aritu da MONREPOS, Archaeological Research Centre and Museum for Human Behavioural Evolution”, Neuwied (Alemania) ikerketa zentroan. Leku ezagun honetan Schöningen izeneko nazioarteko ikerketa talde baten kide izan zen Schöningen (Alemania) izeneko aztarnategi baten ikerketa gauzatzeko, aztarnategi honek ezaguna da berton orain direla 300.000 urtetako egurrezko lantzak aurkitu baitziren.

Hortaz gain, Arabako Foru Aldundiarekin batera, lurraldeko hartzen aztarnak ikertu ditut (Munibe, 2015), Aloña Mendi Taldearekin batera Oñate eta Aralarreko hartzen aztarnak jaso eta ikertu ditut.
Egun, saileko beste ikertzaileekin batera Lezetxiki harpeko hausnarketa arkeozoologiko eta tafonomikoa aurrera eramaten dut. 2017 geroztik Isturitz eta Oxocelhaya-ko (Donamartiri, Behe Nafarroa) harpeen eta Baionako Euskal Museoko animatzaile kulturala naiz haur zein helduen taldeen aurrean. Azkenik Historiaurreko fauna inguruan hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak antolatzen ditut.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net