Emakume arkeologoen lana aurten Arkeologia Jardunaldietan

2019/01/28

Ikerkuntza arkeologikoan diharduten emakumeei garrantzia eman nahi diegu aurtengo Arkeologia Jardunaldietan.

Historiaurreko bizimoduak ardatz, hizlariek hainbat gai jorratuko dituzte: labarretan aurkitu diren suen arrastoen garrantzia; lehen gizakien eta animalia harrapakari handien arteko harreman praktiko eta sinbolikoa; edota zerealen domestikazioaren jatorria.

XVII. Arkeologia Jardunaldiak Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta San Telmo Museoaren babesarekin. Jardunaldi hauek Ondarea Orain ekimenaren baitan egingo dira.

INFORMAZIOA:Arkeologia jardunaldiak

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net