Putzuzarreko trikuharria industen

2019/07/29

Gaurtik hasi eta hiru egunez lanean ibiliko dira arkeologo eta bolondres bertaratuko den jendea.

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Hernaniko Udalaren babesarekin, ikerketa arkeologiko bat egingo du Putzuzar izeneko lekuan, Ereñotzun. Inguru horretan aurkitzen den trikuharriaren indusketa arkeologikoa jarraituko da, eta bertara gerturatzen den jendeak indusketa arkeologiko bat eta inguruko trikuharrien ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dute. Hitzordua, astelehen, astearte eta asteazkenean, goizeko 9:30etatik aurrera, Putzuzarren (Akolako atseden lekutik 200 metrotara iparekialderuntz, pistaren ondoan).

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net