Larraulen egiten den Saseta defentsa sistema berreskuratzen duen auzolandegia bukatzen da

2018/07/13

Desde el 3 de julio 17 jóvenes de distintos puntos del estado participan en el campo de trabajo y realizan labores de recuperación de trincheras de la Guerra Civil

Zizurkilgo Udalak, Asteasuko Udalak, Adunako Udalak, Larraulgo Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzari esker antolatutako auzolandegiak 18-30 urte bitarteko 17 gazte bildu ditu aurtengo kanpainan. Ikerketa honen helburu nagusia gazteen formazioa sustatzea da, bereziki Giza Eskubideen arloan. Horretarako, Euskal Herriko oroimen historikoaren berreskurapen lanak egiten ari dira.

Uztailaren 9tik 15ra bitartean, Zizurkil, Aduna, Asteasu eta Larraulgo udalerrietan Saseta defentsa sistemaren lubakiak identifikatu eta aztertzen ibiliko dira. Sistema hau Gerra Zibileko lehen erresistentzia tokia izan zen gure lurraldean.

Lubakien berreskurapena

Aranzadiren Arkeologia lanak baieztatzen du aurkitutako dokumentazioak esaten duena. Historiografiak aipatzen dituen leku hauetan lubakiak eta bala-zorroak aurkitu dira azken urteotan. Honez gain, Aranzadiko arkeologo eta boluntarioek ehunka metro dituzten lubakiak ikusi, txukundu eta katalogatu dituzte Asteasu, Zizurkil eta Adunan, Saseta defentsa-sistema osatuaz.

Honez gain, Aranzadiko zein beste hainbat elkarteetako adituek bisita gidatuak eta memoria historikoaren inguruko hitzaldiak ematen ari dira aztarnategiko lanak bere testuinguruan kokatzeko.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net