Duela 3.000-3.500 urte jada jendea bizi zen Arrasaten

2018/10/09

Horixe baieztatu dute egunotan San Juan Bataiatzailearen parrokian, kanpandorre azpian, egindako indusketa lanetan aurkitutako aztarnek.

Brontze Aroko zeramika ugari topatu dituzte eta baita Erdi Aroko hezurtegi bat ere, dozena bat gorputzen aztarnekin. Iazko indusketetatik aterako ondorioak konfirmatuta, Arrasateren historian atzera egiteko jauzi handia suposatzen du emaitzak.

Palentziako Gotzaina bertan egon daitekeen susmoa egon badagoen arren, ez dute bere arrastorik aurkitu, ezta eliza zaharrarenik ere. Baina lortutakoa nahikoa dela diote eta ez dela hirugarren kanpainarik izango.

Hiruzpalau hilabete beharko dituzte materiala garbitu, sailkatu, aztertu eta behin-betiko txosten bat osatzeko. Bien bitartean, Arrasate Zientzia Elkartekoek herriko ondarea loratzeko lanean jarraituko dute; iaz San Bixente mendixkan X. mendeko gorpuzki bat aurkituta, baselizetan egingo dituzte hurrengo indusketak.

*Goiena Arrasate

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net