Lehengo eta oraingo izotza, duela gutxiko klima-aldaketak izan dira hizpide Aranzadiren Arkeologia Jardunaldietan

2020/01/21

Aurten, Arkeologia Jardunaldien ardatza Kiputz (Mutriku) sima izan da. Paleontologia-aztarnategi paregabea da, eta ondoen kontserbatuta dauden Iberiar penintsulako bisonteen, elur-oreinen eta oreinen hondarrak berreskuratu dira han. Haien erakusketa, Kiputz, amildegia Historiaurrean izenekoa, dago San Telmo Museoan.

Euskal Kostaldearen gure lurraldea fauna horren aterpe bihurtu zen glaziazio handienean. Aldi hotz hartan, Kantauri itsasoko ertza estepa zen, gaur egun gure mendietan inondik inora ikusterik ez dugun hainbat animaliaren bazkalekua. Klima-aldaketa horiek giza jarduna baldintzatu izan dute beti, eta gaur egun, oraindik baldintzatzen dute.

Jardunaldi horien beste ardatza dira klima-gorabeherak eta gure azken negu nagusiko paisaia. Horretarako, geologian adituak direnei gu gidatzen utziko diegu. Bestalde, Jesús Mari Lazkanoren begirada artistikoa ere hor izango dugu, erreferentziazko adituak partaide izango dituen mahai-inguru batean aurkeztuko baitu ARTIKO filma. Horrez gain, bukatzeko, Adolfo Eraso espeleologoa eta glaziazio-adituari, GLACKMA elkartearen baitan glaziarrek Lurraren berotzearen aurrean zer jokabide zuten aztertzen aitzindariari izan zenari, omenaldia egingo zaio.

Jardunaldiak otsailaren 4tik 6ra izango dira San Telmo Museoan. Arratsaldeko 19:00etan.

Otsailaren 4ean. Peru Bilbao, Mineralogia eta Petrologia Saila. UPV/EHU . Ekitaldi-aretoa.

KOSTA LERROA, BETI EGON DA HOR? Kuaternarioa (duela 2.59 milioi urtetik hona), klima hotz eta beroko garaiez ezaugarrituta dago. Klima aldaketa horien ondorio nabarmenetarikoak, itsas mailaren aldaketak izango lirateke. Hau horrela, gaur egun itsaso azpian dagoen lur eremua ez da beti estalita egon, beste momentu batzuetan airepeak zeukan itxura guztiz bestelakoa izanez. Bestetik, azken hamarkadetan garatu diren aurrerapen teknologikoek itsaspean dagoen lur eremuko datuak jasotzea baimentzen dute. Honek, erresoluzio eta zehaztasun handia daukaten itsas hondoaren mapak sortzea ahalbideratzen dute, ezkutuan daukagun eremuaren itxura eta erliebea agerian utziz. Hau horrela, itsas mailaren kurbak eta itsas azpiko mapak uztartuz gero, gai izan gintezke antzinako garai jakin batean itsas maila zein zen, eta kosta lerroa non zegoen jakiteko. Honek, gure antzinako paisaia nolakoa zen jakitea ahalbideratuko luke.

Otsailaren 5ean. Pedro Castaños. Ekitaldi-aretoa.

KIPUTZ. Amildegia Historiaurrean. Zuloa. Tranpa. Sima. Animalia xaloak amildegi horretan hil ziren deskuiduz, pauso txar baten ondorioz. Kiputz haitzuloak irentsi egin zituen eta milaka urtetan pilatuta egon ziren: bisonteak, elur-oreinak, lehoiak, hartzak… denak erori ziren sei metroko  tranpa horretan eta zorigaiztoko patu bera izan zuten. Kiputz IX (Mutriku, Gipuzkoa) amildegiak Iberiar penintsulako elur-oreinen, oreinen eta bisonteen hondarrak kontserbatu ditu milaka urtean, gehienak duela 20.000 urtetakoak. Gizakia inoiz ez zen bizi izan siman. Tranpa natural bat zen, eta animalia gazteek eta eskarmenturik gabeek han bukatu zuten. Aurkitutako  18.296 hezur-zatiak abiapuntutzat hartuz, Kiputz IXn Iberiar penintsula osoko elur-oreinen eta bisonteen paleontologia-multzo ugarienak kontabilizatu dira, bai eta oreinenak ere. Sarritan, eskeleto horiek ia osorik berreskuratu dira eta gutxi batzuk jarrera anatomikoan, hau da, hil aurretik hartu zuten jarrera berean.

Otsailaren 6an. ARTIKO dokumentalaren proiekzioa, omenaldia eta Lehengo eta oraingo izotza mahai-ingurua. Eliza

Jesús Mari Lazkanoren ikuspuntu artistikoaren eta ARTIKO filmaren bidez, Svalvardera bidaiatuko dugu glaziarrez eta izotzaz gozatzera, 2017an parte hartu zuen zientzia- eta arte-espedizio batean. Mahai-inguruan, Asier Hilario, UNESCOren Euskal Kostaldeko Munduko Geoparkeko zientzia-zuzendaria, izango da moderatzailea. Blanca Ochoa geologoak, mikrofosilak erabiliz paleoinguruneko birsortzeak eta birsortze paleozeanografikoak egiten adituak, eta Eñaut Izagirrek, glaziar-adituak eta doktoratu aurreko ikerlariak eta Basque Centro for Climate Change zentroan ikerlari gonbidatuak (Patagoniako eta Suaren Lurraldeko glaziarrak aztertzen dabil batez ere), parte hartuko dute.

INFORMAZIOA

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net