“Kiputz. Historiaurreko amildegia” erakusketa Altamira museora iritsi da

2021/04/06

Santillana de Mar herrian kokatuta dagoen Altamirako Museoak “Kiputz, Historiaurreko amildegia” azken glaziazioaren paisaiaren inguruko erakusketa jarri du martxan. Erakusketa Donostian ikusgai egon zen San Telmo Museoan arrakasta handiarekin.

“Kiputz amildegi bat da, Mutrikun kokatuta dagoen sei metroko sakontasuna duen amildegia, alegia. 20.000 urteetan ehundaka animali erori ziren zulotik, Munibe taldeko espeleologoek 2002.urtean aztarnategia ikusi zuten arte”.

Erakusketa  San Telmo MuseoaGordailua eta Aranzadiren arteko elkarlana izan da eta Altamirako Museoan ikusgai dago Penintsula Iberikan aurki daitezkeen bisonte eta elur oreinen laginik garrantsitsuenak.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net