Ikerketa-ildoak

Historiaurreko Arkeologia

Historiaurreko Arkeologia Sailak historiaurreko ondarea ikertu, hedatu, babestu eta kontserbatzeko lanetan dihardu. Bere jarduerak garatzeko orduan, gizakia sortu zenetik gure lurraldea erromatarren eremuan sartu arteko aroa du ardatz.
Departamentu hau Aranzadi sortu zenetik martxan egon bazen ere, 1951. urtean eratu zen ofizialki. Orduz geroztik, bere lanen garrantzia eta kalitateagatik eta berau osatu izan duen giza taldearen garrantziagatik, Saila eredugarri bilakatu da Gipuzkoako historiaurrea ikertzeko orduan.

Ildoak:

Arkeologia Historikoa

  • Euskal Herri atlantikoaren Erdi Aro eta Aro Modernoaren populaketa historikoaren jatorria eta kultura materiala garatu.
  • Aro Moderno eta Garaikideko (XIX. mendeko) gotorleku militarren bilakaera eta ezaugarriak aztertu.
  • Industria aurreko ekoizpen-jarduerak eta horien lan-prozesuak (errotak, burdinolak, teilaginak, karegileak, kanpai-tailerrak, lakoak edo mehatzeak) historikoki eta arkeologikoki aztertu.
  • Pirinio mendebaldeko Erdi Aroko gazteluen ikerketa arkeologikoa egin.
  • Euskal kostaldearen urpeko eta itsaspeko arkeologian jardun, erromatarren garaitik gaurdaino.
  • Arkeologia eta arkitekturaren dokumentazioa.
  • Tokiko historiaren azterketa historiko-dokumentalak egin.
  • Aztarnategi arkeologikoak zaharberritu, museo-jitea eman eta balioberritu.
  • Euskal Herriko ondare higiezina eta higigarria ikertu eta haren berri zabaldu.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net