Mila esker Pablo

2018/09/12

Pablo Areso irailaren 10ean hil zen.

Historiaurreko ikerketetan  adibide bere iraunkortasun eta etika pertsonalagatik.

Miranda de Ebron jaio zen eta Zientzia Biologikoak ikasten ditu Bartzelonako Unibertsitatean Zoologia espezialitatean (1968-1973). Donostian jardun du irakasle Natur Zientzietan eta Biologian Larramendi ikastetxean, baita Geologia eta Natur Zientzien Didaktikako irakasle ere OHOko Irakasleen Elizbarrutiko Unibertsitate Eskolan ere.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurrea saileko kide aktiboa da, eta hainbat indusketa arkeologikotan parte hartu du, hala nola, Los Husos, Lezetxiki, Abittaga, Ekain, Arbil, Oyanleku, Erralla eta Amaldakoetan. Sedimentologia laborategia jarri zuen martxan Aranzadiko Historiaurrea sailean, eta analisi sedimentologikoak egin ditu askotariko aztarnategitan: Ekain, Amalda, Labeko Koba, Piko Ramos, Atxagakoa, Santimamiñe, Aitzbitarte III, Praile Aitz I…
Askotariko aztarnategien betelanaren hurbilpen geologikoen eta deskribapenaren egile ere bada, adibidez, Arbil, Oihanlekuko mairu-baratzak, Erralla… Irakasle jardun du «Arkeonet. Ciencia y técnica aplicadas a la arqueología» ikastaroan, Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascoseko Asmoz fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta.

  • EHUk antolatutako “El Medio Físico y Humano en la Historia de Euskal Herria”. udako ikastaroa zuzendu zuen.
Jakitun da dibulgazio zientifikoak gizartean daukan garrantziaz, eta hainbat hitzaldi eta solasaldi eman ditu.
  • “Mendiak: montes de Euskalerria. Naturaleza y huella humana”, eta “Itsasoa” entziklopedietako kapitulu batzuen egilea da.
  • Iberduero SAk sustatutako EAEko Zientzia eta Teknikaren Museo baten Bideragarritasun Azterlanerako mandatua eman zioten, eta gaiari buruzko hainbat ikastarotan eta mahai-ingurutan parte hartu du.
  • Kutxak argitaratutako Gaztetxoen
    Elkartearen
    bildumako «Klimaren bilakaera Gipuzkoan – La evolución del clima en Gipuzkoa» liburukiaren egileetako bat da.

“Historiaurreraren abentura Gipuzkoan” erakusketarako egindako elkarrizketaren zati bat ikusi.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net