Osteoteka

Historiaurreko Arkeologia Sailaren konparatzeko fauna-bildumak.

Arduradunak: Manu Ceberio eta Pedro Castaños

Erabilera-baldintzak

  1. Aranzadiko edo ikerketa-zentro homologatu bateko kide izan edo erreferentziako aurkezpen-karta aurkeztu.
  2. Aranzadin ikertzeko zure asmoa zein den jakinarazi.
  3. Ondorengo konpromisoak onartu eta bete:
    • Interesatua kontsultaren xedeko bildumara sar daiteke soilik.
    • Interesatuak bilduma-funtsen eta bere eskueran jarritako bitartekoen kontserbazio-egoera bermatzeko konpromisoa hartzen du.
    • Interesatuak bere gain edo ordezkatzen duen zentroaren gain hartzen du kontsultan egin ditzakeen kalteen ordainketa.
    • Interesatuak kontsultaren arrazoi izandako azterlanetik sortutako argitalpen zientifikoen kopia, separata edo ale bat Aranzadi Zientzia Elkarteari emateko konpromisoa hartzen du.
    • Interesatuak kontsultaren arrazoi izandako azterlanetik sortutako zientzia, ikasketa edo dibulgazioko argitalpen guztietan Aranzadi Zientzia Elkarteari kontsulta espresuki eskertzeko eta aipatzeko konpromisoa hartzen du.
  4. Bere sinaduraz, eragiten dioten prozedurako dokumentuak onartu:

Edozein kontsulta edo eskabidetarako: historiaurrea@aranzadi.eus

Bildumak:

  • Ugaztunak
  • Mikrougaztunak
  • Malakologia
  • Hegaztiak

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net