Argitaratu da Atxurra aztarnategiaren berrikuspena

2020/01/07

Publicada en Munibe Antropologia-Arkeologia la revisión “La secuencia prehistórica de la cueva de Atxurra (Berriatua, Bizkaia): evaluación de las excavaciones de J.M. Barandiarán Ayerbe (1934-1935).”

Atxurrako leizeko aztarnategia 1934-1934ean induskatu zuen J.M. Barandiaran Aierbek. Aztarnategiaren analisia eta interpretazioa eta sekuentzia estratigrafikoa baldintzatu egin dituzte aipatu dugun indusketa haren baldintzek, emaitzak berandu argitaratu izanak eta berreskuratutako material arkeologikoek jasandako gorabeherek. Duela gutxi, berrazterketa arkeologiko bat egin zaio aztarnategiari eta hortik sekuentziaren irakurketa berria atera da. Informazio berri horien harira, 1930eko hamarkadako indusketaren berrazterketa osoa egitea proposatzen dugu. Industria litikoaren, hezur- eta zeramika-industriaren eta makrofauna-hondakinen azterketatik abiatuta eztabaidatu dugu I Barandiaran Maestuk 1960ko hamarkadan proposatutako zatiketa estratigrafikoaren egokitasuna. Horren emaitza gisa, proposatu dugu okupazio Gravettiarra dagoela sekuentziaren oinarrian, Solutre aldirik ez, Behe Madeleine aldiaren presentzia, Goi Madeleine aldiarena ere bai, Azil aldirik ez eta Neolito-Kalkolitoaren presentzia ere bai.

PUBLIKAZIOAREN ESTEKA

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net