Irulegiko gazteluari buruzko artikulua publikatu da

2014/01/27

Trabajos de Arqueología Navarra aldizkariak, bere 25. alean, “Iruñerriko kokapen estrategiko bat: Irulegiko erdi aroko gaztelua (Lakidain, Nafarroa).Lan arkeologikoen ondorioak (2007-2012)” artikulua argitaratu du. Lan honen atzean Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia Historikoko Saila dago.

Artikuluan, sailak azken sei urte hauetan Irulegi gazteluko arkeologia-aztarnategian egindako diziplina anitzeko ikerketa-lanak biltzen dira. Irulegi mendigainan edo Lakidain mendian (Arangurengo Ibarrra) kokatutako gune hori oso toki garrantzitsua izan zen, Brontze Aroko amaieratik Nafarroako Erresumaren gainbeherara arte gutxienez, eskualdearen kontrolerako eta antolakuntzarako. Ikerketa arkeologiko guzti hauek Arangureneko Udaletxearen laguntzari esker egin da.

Artikulu osoa ikusgai hemen.

Marrazkiaren egilea: Enrique Lekuona.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net