Zalduak bere erromatar iragan termala eta eraikuntz monumetalen zatia azaleratu ditu

2021/07/23

Nafar Gobernuak aztarnategiaren hainbat gune kontsolidatu ditu

Zalduako aztarnategiak aurkikuntza eta berri ugari eskeini dizkio Aranzadik zuzentzen duen arkeologia taldeari.

Oihane Mendizabal aztarnategiko zuzendariaren hitzetan “Aurtengo kanpainan Zalduako termagunea aztertzen jarraitu da, izan ere, tamaina handiko eraikin bat da, geofisikako miaketek adierazten dutenaren arabera 800 metro karratu ingurukoa, hain zuzen. Industuriko eremuan termetako caldarium edo berokuntza sistemaz (hipocaustum) hornitutako 2 eremu dokumentatu ahal izan dira. Bertan egindako aurkikuntza esanguratsuenen artean ate monumental batenak izan litezkeen tamaina handiko 3 harlandu topatu dira, bata bestearen gainean pilatuta eta ertzean zulo biribil banarekin”. Adituen ustetan seguruenik, eraikinak abandonu edo brimoldaketak jasan zuenean eroriko ziren eta haien tamaina handia zela eta bertan mantenduko ziren gaur egun arte. Gainontzeko materialen artean egunerokotasunarekin (eraztun bat esatekotako) eta eraikuntzarekin lotutako material ugari dokumentatu da (tamaina anitzeko adreiluak, marmol xaflak, lehioetako beira zatiak, hodiak, etab.).

Uztailaren 12an hasi eta 15 egunez uzatutako kapaina Nafarroako Gobernuak eta Auritzeko Udalak finantzatua izan da eta eskualdeko beste udal batzuen zein Euskal Herriko Unibertsitatearen babesa ere jaso du. Bestalde, 2020. urtean berriz martxan jarritako MEKNA ekimenaren bidez pertsona partikularrek proiektuak ekarpenak egiteko aukera izan dute eta interesa duen orok babesa eman ahal izango du etorkizuneko ikerketak laguntzeko. Mezenazgo proiektu edo aztarnategiaren inguruko xehetasun gehiago eskuragarri daude www.zaldua.pyrena.eus webgunean.

Indusketak azaleratutakoa erakusteko Ate Irekien Jardunaldiak antolatu dira berriz ere uztailaren 25ean. Bi bisita gidatu eskaniko dira bata euskaraz goizeko 11:00etan eta bestea gaztelaniaz 12:30etan. Bisita doakoa izango da baina aforoa dela eta ezinbestekoa izango da aztarnategiaren webgunean izena ematea. www.zaldua.pyrena.eus

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net