2011ko apirila

Behaketa Proposamenak

Begi-hutsez

  • Hilaren 2an, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa; 3,3ra iritsiko da haren magnitudea. Hileko gainerako minimoak 5ean, 8an, 11n, 14an, 17an, 19an, 22an, 25ean eta 28an izango dira. Izar aldakor gisa identifikatutako lehen izarretako bat izan zen Algol. Maximoan, 2,1eko distira du; beraz, erraz ikusiko da begi hutsez hirietako erdipurdiko zeruetan ere. Horrela, errazagoa da izarrari jarraipena egitea. Haren distira-aldaketa egiaztatzeko, hurbileko Almach (Gamma Andromeda) izarrarekin erka daiteke; 2,1eko magnitudearekin, egonkorra da Almach.

  • Hilaren 5ean, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 11n, 16an, 21ean eta 27an izango dira beste maximoak.

    Hilaren 6an, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11n, 18an eta 25ean izango dira beste maximoak.

Teleskopiorekin

  • Hilaren 2an, asteburu osoan, kondizio ezin hobeak egongo dira Messier Maratoia egiteko. Maratoi horretan, gau batean Messierren Katalogoko ahalik eta objektu gehienei behatu behar zaio tresna batekin.

  • Hil osoan, Saturnori behatu ahal izango diogu. Oposizioan egongo denez, ezingo dugu eraztunen gaineko itzala ikusi; satelite garrantzitsuenak, ordea, ikusgai  egongo dira: Titan (8,3ko magnitudea), Rhea (9,7), Tethys (10,2), Dioné (10,3) eta Encelade (11,7).

Ilargia Apirilean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Ordua Behaketa
02 08:47 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena). 406.657 km.
03 14:43 Ilberria
07 11:27 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 1,9°-ra.
09 12:47 Beheranzko nodotik pasatuko da.
11 Gutxieneko librazioa longitudean (l = –7,65°).
12:06 Ilgora.
16 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,60°).
17 03:17 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin 8,1°-ra.
05:38 Perigeotik pasatuko da. (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 358.101 km.
18 02:44 Ilbetea. Perigeotik hurbil egongo denez, marea biziak eragin ditzake.
22 01:05 Goranzko nodotik pasatuko da.
23 Gehienezko librazioa longitudean (l = 7,22°).
25 02:48 Ilbehera.
29 Gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,67°).
18:03 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena). 406.045 km.
30 16:54 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin.

Planetak Apirilean
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Artizarra Saturno Saturno
Saturno

Merkurio

Beheko konjuntzioan egongo da hilaren 9an; haren magnitude ahula eta goizeko horizontearen gainean ekliptikak duen inklinazioa direla eta, hilaren amaierara arte ezin izango dugu ikusi. 01 h-ko igoera zuzena. +12º eta +3º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Piscisen egongo da. Magnitudea 1,6tik 0,9ra aldatuko zaio.

Artizarra

Planeta honi behatzeko azken egunak izango ditugu. Itxuraz Eguzkiaren posiziora hurbilduko da. Hala ere, bat egingo dute hurbilketa horrek eta ekliptikaren igoerak, eta, beraz, hilabete osoan ikusi ahal izango dugu, Eguzkia atera baino 40 minutu lehenago, garaiera bertsuan. 22 h eta 0 h bitarteko igoera zuzena. –10° eta +03° bitarteko deklinazioa. Aquarius-en hasiko du hila, ondoren Piscisera igaroko da eta Cetusen amaituko du. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, -4,0tik -3,9ra.
Hilaren 30ean, Ilberritik gertu ikusi ahal izango dugu.

Marte

Ezin izango zaio behatu hil honetan ere. Hortaz, hurrengo urteko maiatzera arte (goizez) ez dugu ikusiko. 24  eta 01h bitarteko igoera zuzena. 0 eta 7° bitarteko deklinazioa. Hil osoa Piscisen emango du, hilaren 11n eta 13an izan ezik, egun horietan Cetus-en iparraldean egongo baita. Magnitudea –1,4tik 1,5era jaitsiko zaio.

Jupiter

Ezin izango diogu behatu hil honetan. Eguzkiarekin konjuntzioan hilaren 6an. Hilaren 30ean, Eguzkia baino ordu eta erdi lehenago soilik aterako da. 20 h-ko igoera zuzena. 5 eta 7° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Piscisen egongo da. -2,0ko magnitudeari eutsiko dio.

Saturno

Hilaren 3an oposizioan izango da. Alegia, Saturno, Lurra eta Eguzkia lerrokatuta egongo dira, eta, beraz, Eguzkia sartzen denean aterako da Saturno, eta hura sartzen denean aterako da. Saturnoren distira zero magnitudetik gertu egongo da, eta haren eraztunek 8,7º-ko inklinazioa izango dute. Ezin izango dugu planetaren itzala eraztunen gainean, haren atzean egongo delako. Saturnoren hurrengo oposizioa 2012ko apirilaren 15ean izango da. Lurra askoz abiadura handiagoan mugituko da, eta oposizioan egongo da berriro. 13 h-ko igoera zuzena. –03°-ko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. 0,3tik 0,5era jaitsiko zaio magnitudea.
Hilaren 17an, Ilbetearen ondoan izango da.
Hilaren 5ean, 20:46an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 13an, 22:33an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 21ean, 18:11n, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 29an, 20:06an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano

Ezin izango diogu behatu hil honetan. 00 h-ko igoera zuzena. 0º-ko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta 5,9ko magnitudea izango du..

Neptuno

Ezin izango diogu behatu hil honetan. 22 h-ko igoera zuzena. –12°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 8,0tik 7,9ra.

Apirileko Beste Efemeride Natzuk

(Añadir dos horas para calcular la oficial)

Eguna

Behaketa
01 Ostirala. Eguerdian, 2.455.653. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
04 04:56an, Lurra Eguzkitik unitate astronomiko batera pasatuko da zehazki: 149.597.870,691 km.
16 12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.
19 Eguzkia, itxuraz, Aries konstelazioan sartuko da (28,98°).
20 Astrologiaren arabera, Eguzkia Taurusen sartuko da (30°).
22 Lirida izeneko izar iheskorren maximoa, 23:00ak aldera. Apirilaren 16tik 25era izango dira aktibo.
24 Pazko-igandea. Pazko-eguna, gaur egun ere, 325. urtean Nizeako Kontzilioan hartutako erabaki batek zehazten du: “Pazko-igandea da martxoaren 21ean edo handik berehala izaten den Ilbetearen ondorengo igandea”. Martxoaren 22tik apirilaren 25era izan daiteke.

nformazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net